Ziber… zer?
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Ziber… zer?
Oraingo honetan niretzat guztiz ezezaguna den gai bateaz idaztera ausartuko naiz, oraintsu Mondragon Unibertsitateko ikerlari bati eginiko elkarrizketari esker, hobeto ulertu edota konprenitu dudana. Ziber-segurtasunari buruz ari naiz, hain modan dagoen terminoa. Segurtasun informatikoari deritzo, edo hobeto esanda, pertsona, enpresa, erakunde edo elkarte baten datu pertsonal-pribatuen erabilera maltzurra omen da. Helburua beti da ekonomikoa eta gehienetan mehatxua erabiltzen da dirutza ekonomikoa lortzeko, lapurtu diren datuak berreskuratzearen edo horien salmenta saihestearen truke.
Badirudi mehatxuak konpainia handiei bakarrik eragiten diela, baina adituek gero eta gehiago ohartarazten dute gutariko bakoitzak hartu behar dituen neurriez, disgusturen bat izan nahi ez badugu. Lehenik eta behin, garbi izan behar dugu eraso informatikoak ezin direla saihestu eta, Internetera konektatzen den edozein gailuk duela erasoa jasateko arriskua. Bai, horrela da, edozein gailu, … Egin dezagun froga bat: zenbatu zure inguruan Interneteko konexioa duten gailuak: ordenadorea, telefonoa, mugikorra, tableta, Smart TV telebista, … eta, Gauzen Internetaz ari bagara, zertaz ari gara? Kasu honetan, gailuen-sorta azkoz zabalagoa da: ur beroaren termostatoa, garajeko mandoa, Wi-Fi konexioa duen bonbila, argazki eta bideo kamera, etxeko etxetresna elektrikoak, router, erlojua, kotxea, … hauek guztiak dute konexioa eta guztiak dira ahulak. Hori txarra balitz, okerragoa da aldez aurretik jakitea ia ezin ditugula babestu. Hauen fabrikatzaileek eta segurtasun gaietako adituek aipatzen dute beharrezkoa dela software eguneratzea, horrekin eguneratzen baita antibirusa baina, eguneratu ahal duzu noizbait zure Smart TVaren software? Eta argazki kamerarena? Seguruenik inoiz, ez baitira existitzen. Hona hemen hutsune legal galanta, gobernu zein erakundeek lehenago edo beranduago konpondu beharko dutena.
Zer gertatuko litzateke pirata informatikoek zure kotxeko bolantea manipulatuko balute? Edota kotxeko ateak edo frenoak blokeatuko balituzte? Dagoeneko ezagutzen dira kotxe barruan ordenagailua dituzten ibilgailuen manipulazioak. Arlo honetan ezer gutxi egin dezakegu, izan ere fabrikatzaileek dute segurtasuna bermatzeko betebeharra, sistema eragilea izorratu ez dadin.
Gai honekin lotuta, burura etorri zait orain dela gutxi lankide batek aipatu zuen britainiar serie bat, Black Mirror izenekoa, teknologiari buruz ari dena, hauek gure bizitzan duten eraginaz eta gugandik okerrena ateratzeko duten gaitasunaz. Honen harira, zuzendariak azaldu izan du “Black Mirror (Ispilu beltza) da pareta bakoitzean aurki dezakezuna, mahai gainean, esku-azpian: pantaila hotza bezain distiratsuan, monitorean edota telefono adimentsuan”. Etorkizunaz ari garela iruditzen zaigu, baina oraina da eta hemen dago jada.
Bukatzeko, hona hemen toki desberdinetatik hartu ditudan ideia edota esaldi batzuk. Hausnartzeko balioko dute eta baita zirarraren bat sortarazteko ere:
- Zure Facebook-a 91 euroagatik hackeatu daiteke eta zure web ataria 15 euroagatik.
- Interneteko erasorik bortitzena Gauzen Internetak eragin du, babesik gabeko milioika gailuk eraginda.
- Wi-Fi sare publiko batera konektatzea da modurik arriskutsuena, babes txikiena baitu.
- Badira gaur egun web atari esklusiboak mugikorretako kamerek grabatzen dutena erakusten dutena, datu pertsonalak barne.
- Gobernu amerikanoak eginiko ikerketa baten arabera, hango enpresa batek eraso informatikoa izan duela somatzeko behar duen bataz besteko denbora, sei hilabetetako da. (Ez dakigu nola kontabilizatzen diren inoiz jakiten ez dutenen kopurua).
- Prebisioen arabera, 2020 urtean mundu mailako 20.400 gauza baino gehiago egongo dira elkar konektatuta. Orain dela urte gutxi inork irudikatzen ez zuen iraultza teknologikoa egia bihurtu da.
- Hasiak dira diseinatzen garraio edota banaketa lerroetako erasoak, gasolindegietan esate baterako. Kasu hauetan ez dute informazioa lapurtzen, baizik eta gasolina edota aleak lapurtzen dira. Sisteman sartu eta neurriak aldatzen dituzte. Honek guztiak eszenatoki berri batera eramaten gaitu: ziber-terrorismoa.
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]