S(u/a)minetik bakera ikuskizunaren estreinaldia
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
S(u/a)minetik bakera ikuskizunaren estreinaldia
Abenduaren 14, osteguna, estreinatuko da Arrasateko Amaia Udal Antzokian, 19:00etan, Arteman Komunikazioak ekoiztu duen ‘S(u/a)minetik bakera’ ikuskizuna.
S(u/a)minetik bakera ikuskizuna herriz herri ikusteko aukera dago. Hemen hurrengo emanaldiak: https://arteman.eus/su-aminetik-bakera-ikuskizuna-herriz-herri-ikusteko-aukera/
‘S(u/a)minetik bakera’ Patxi Lurrak (Iñaki Peña) idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezko proposamen lan eszenikoa da, Mudoh-ren (Aitor Monje) musikarekin eta Arteman Komunikazioak ekoiztua. Arteman Komunikazioaren eta Iñaki Peñaren arteko elkarlanaren sorrera ‘Aulki Hutsak’ heriotza eta doluari buruzko dokumental arrakastatsuan datza.
Abiapuntua Batallón Vasco Español-ek eraildako Iñaki Etxaberen alaba (Olatz Etxabe) eta ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba (Sandra Carrasco) dira. Amaia Udal Antzokian estreinatuko den ikuskizunean bi emakume arrasatear hauen testigantzak entzungo ditugu, eta Koldo Rodriguez eta Naia Egiluz Mojas narratzaileak ere tartekatuko dira lau ataletan; hori guztia Mudoh-k zuzenean interpretatuko duen musikak lagunduta. Beraiei esker lau ataletan suminetik bakera pasako gara.
Lan honek nahi du sumina eta samina atzean utzita, bakera arteko bidea egiten laguntzea. Bizitzaren alde honetan gelditu garenok gure artean elkar ulertzen eta errespetatzen saiatzea. Eskua eman beste pertsona horri, sekula pentsatuko ez zenuena. Arantzak kendu eta elkarri aurpegira begiratzea. Sumina eta samina atzean utzi eta bakea topatzea.
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]