2018an ikusiko ditugun 7 marketing tendentzia
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
2018an ikusiko ditugun 7 marketing tendentzia
1. Eduki interaktiboa
Urte batzutatik hona indartzen ari da; hartzaileek gero eta joera handiagoa dute marka eta hedabideen parte izan eta horiekin elkarri eragiteko. Horrela, bi norabidetako elkarrizketa sortu eta biak aberasten ditu.
2018an tendentzia hori gehiago indartuko da, iraupen luzeko elkar-eragite esperientziak sortuko dira marka, herrialde, GKE, kirol taldeentzat… Datuek protagonismoa hartuko dute eta parte-hartzea integratzaileagoa eta indartsuagoa bilakatuko da.[/az_column_text][az_single_image image=”3862″][az_divider divider_number_text=”” margin_top_value=”5″ margin_bottom_value=”1″ divider_color=”#ffffff”][az_column_text]
2. Bideo mobila
Gero eta denbora luzeagoa igarotzen dugu gure eskuko telefonoen pantailei begira; mota guztietako edukiak kontsumitzen ditugu eta horietatik bideoa izan da hazkunde handiena izan duena. Iazko urtean horren kontsumoaren irabaziak nabarmen hazi dira eta aurreikuspen guztien arabera 2018an are eta gehiago haziko dira.
Guztia elkarbanatzen dugu, ia guztia. Enpresa batek produktu bideo bat badu, ezinbestekoa da ahalik eta ikusle gehien izan ditzan instrumentuak izatea eta erabiltzen jakitea. Hain zuzen ere, ikus-entzunezko pieza bakoitzeko are eta eragin handiena lortzea. Ez bagaituzte ikusten, ez gara existitzen, ez gara ezer. Jendeak jada ez du irakurtzen, ikus-entzunezkoak kontsumitzen ditu.[/az_column_text][az_divider divider_number_text=”” margin_top_value=”4″ margin_bottom_value=”1″ divider_color=”#ffffff”][az_column_text]
3. Chatbot-ak
Nori ez zaio inoiz gertatu webgune batean sartu eta bat-batean zalantzak argitzeko asmoa duen leiho txiki bat zabaldu izana?
Bada, dagoeneko, halakoak webguneetan eta bestelako plataformatan ere ezarri daitezke; esaterako, Facebook, Messenger eta Telegram sare sozialetan. Hona hemen datu argigarri bat: aurreikuspenek diote 2020an enpresen %80k chatbot-ak erabiliko dituzteela. Iturria: Business Insider. Orain une egokia da zure ecommerce-n teknologia hori ezarri edo ez erabakitzeko.[/az_column_text][az_divider divider_number_text=”” margin_top_value=”4″ margin_bottom_value=”1″ divider_color=”#ffffff”][az_video_player video_player_type=”others_video_mode” link_video_others=”https://www.youtube.com/watch?v=UQLo399K3PE”][az_divider divider_number_text=”” margin_top_value=”4″ margin_bottom_value=”1″ divider_color=”#ffffff”][az_column_text]
4. Livestreaming
Marka komertzialek nahi dute publiko objektiboa beraiekin identifikatzea; ez da lehen bezala produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarrien eta prezioaren arabera beraiena hautatzea bakarrik. Orain lortu nahi dena da atxikipen emozionala eta enpatia, edozer ikono bihurtu dezakeen lotura ikusezin hori. 2018an zuzeneko emanaldiak biderkatuko dira, etengabe egingo dira produktu aurkezpenak, zerbitzuenak, sariak… Ikusleentzat interesgarria izan daitekeen guztiaren zuzeneko emisioak egingo dira. Gainera, ikusleek zuzenekoak ikustearekin bat, elkarrizketak izango ditu eta iritziak emango ditu une berean, markarekin fideltasun eta konfiantza harremana eraikiz.[/az_column_text][az_single_image image=”3866″][az_divider divider_number_text=”” margin_top_value=”4″ margin_bottom_value=”1″ divider_color=”#ffffff”][az_column_text]
5. Bat-bateko edukia
Gero eta denbora laburragoa eman ohi diogu inguruan daukaguna interpretatzeari, gure arreta gaitasuna txikituz doa azken urteotan. Gero eta komunikazio pilula txikiagoak kontsumitzen ditugu: 2000an bataz besteko arreta 12 segundokoa zen, eta aurreikuspenek diote 2018an bataz besteko arreta 9 segundokoa izango da. Iturria: Venturebeat.
Bat-bateko edukiek kateatuta gaituzte, bideo motzek, ikusgarriek eta iragankorrek; Snapchat eta Instagram argi eta garbi erakusten dute hori.[/az_column_text][az_divider divider_number_text=”” margin_top_value=”4″ margin_bottom_value=”1″ divider_color=”#ffffff”][az_column_text]
6. Mobile-First estrategia
Denok gara horren jakitun, ez da etorkizuna, oraina mobila da. Gailu ‘txiki’ honekin guztia egiten dugu: jatetxeetan erreserbak, erosketak, lekuak bilatu, aurkezpenak prestatu eta gure eguneroko kontu asko partekatu. Markek 2018an ahalegin gehiago egingo dute beraien mobil estrategia hobetzeko: ez bakarrik edukiak eta pantaila txikien erabiltzaileen esperientzia optimizatzea; esan nahi duguna da kontsumitzaile/erabiltzailearen egunerokoan barneratzea eta beti eskuragarri eta ikusgai egotea klik bakarrean.[/az_column_text][az_divider divider_number_text=”” margin_top_value=”4″ margin_bottom_value=”1″ divider_color=”#ffffff”][az_column_text]
7. Errealitate birtuala eta areagotua
Azken urteotan asko hitz egiten da kontzeptu horietaz, baina Pokemon Go-k hedatu eta denon ahotan jarri zuen. Bada, jada gelditzeko eta handitzen jarraitzeko etorri da. Dagoeneko errealitatea da software bidez benetako inguruneekin elkar eragitea. Aurten ikusiko ditugu mota guztietako programa eta aplikazioak industria eta enpresa inguruneetan teknologia hori erabiltzen. Hain zuzen ere, hemendik aurrera ez da arreta bakarrik entretenimenduan jarriko. Enpresa gehienentzat abiapuntu aproposa da Apple-ren ARKit-en agerpena.[/az_column_text][az_single_image image=”3868″][/vc_column][/vc_row]