S(u/a)minetik bakera ikuskizuna herriz herri ikusteko aukera

[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]

S(u/a)minetik bakera ikuskizuna herriz herri ikusteko aukera

 

2017ko abenduaren 14an estreinatu zen Arrasaten ‘S(u/a)minetik bakera’ ikuskizuna. ‘S(u/a)minetik bakera’ Patxi Lurrak (Iñaki Peña) idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezko proposamen lan eszenikoa da, Mudoh-ren (Aitor Monje) musikarekin eta Arteman Komunikazioak ekoiztua. Arteman Komunikazioaren eta Iñaki Peñaren arteko elkarlanaren sorrera Aulki Hutsak heriotza eta doluari buruzko dokumental arrakastatsuan datza.

Emanaldiak:

2020

  • Martxoak 17 – Soraluze (Kultura Etxea). 18:00 – Baketik-ek antolatuta. Solasaldian Olatz Etxabe eta Sandra Carrasco egongo dira.
  • Martxoak 10 – Hernani (Bitteri Kultura Etxea) 19:00 – Argituz-ek antolatuta.
  • Otsailak 25 – Gernika. 19:00 – Gernika Gogoratuz-ek antolatuta. Solasaldian Maria Jauregi eta Jon Maia egongo dira.

2019

  • Abenduak 19 – Andoain (Bastero kulturgunean). 18:30 -Narratzaileak: Maider Kortaxarena eta Patxi Lurra. “Baketik” elkarteak antolatutako jardunaldiaren barruan.
  • Irailak 12 – Getxo (Romo Kultur etxean). 18:30 -Narratzaileak: Naia Egiluz eta Koldo Rodríguez.
  • Maiatzak 12 – Zarautz (Modelo aretoan). 17:30 – Narratzaileak: Ana Galarraga eta Imanol Epelde.
  • Urtarrilak 16 – Lasarte Oria. 19:30 – Narratzaileak:Ana Galarraga eta Patxi Lurra.

2018

  • Abenduak 23 – Zeanuri (Kultur etxean). 19:00 -Narratzaileak: Naia Egiluz eta Koldo Rodríguez.
  • Abenduak 11 – Beasain (Igartza jauregian). 19:00 – Narratzaileak: Petti eta Maider Kortaxarena.
  • Azaroak 12 – Legazpi (Kultur etxean). 19:00 – Narratzaileak: Ana Galarraga eta Patxi Lurra.
  • Urriak 30 – Urnieta (Kultur etxean). 19:00 – Narratzaileak: Ana Galarraga eta Imanol Epelde.
  • Ekainak 18 – Donostia (Okendo). Maider eta Petti. Solasaldia Izaskun Andonegirekin (Bidegin), Olatz Etxabe eta Sandra Carrascorekin.
  • Maiatzak 20 – Gasteiz (Oihaneder Euskararen Etxea) 19:00 – Narratzaileak: Naia Egiluz eta Koldo Rodríguez.
  • Apirilak 25 – Bergara (Zabalotegi aretoa). 20:00 – Narratzaileak: Naia Egiluz eta Petti. Emanaldiaren ostean solasaldia.
  • Apirilak 10 – Bilbo (Kafe Antzokia).
  • Otsailak 24 – Bartzelona (Espai Calàbria  66)  19:00 – Narratzaileak:Rosa Lluch eta Robert Manrique.

2017

  • Abenduak 14 – Arrasate (Amaia Udal Antzokia) 19:00 – Narratzaileak: Naia Egiluz eta Koldo Rodríguez.

TEASER S(U/A)minetik bakera from Arteman on Vimeo.

Abiapuntua Batallón Vasco Español-ek eraildako Iñaki Etxaberen alaba (Olatz Etxabe) eta ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba (Sandra Carrasco) dira. Amaia Udal Antzokian estreinatuko den ikuskizunean bi emakume arrasatear hauen testigantzak entzungo ditugu, eta Koldo Rodriguez eta Naia Egiluz Mojas narratzaileak ere tartekatuko dira lau ataletan; hori guztia Mudoh-k zuzenean interpretatuko duen musikak lagunduta. Beraiei esker lau ataletan suminetik bakera pasako gara.

Lan honek nahi du sumina eta samina atzean utzita, bakera arteko bidea egiten laguntzea. Bizitzaren alde honetan gelditu garenok gure artean elkar ulertzen eta errespetatzen saiatzea. Eskua eman beste pertsona horri, sekula pentsatuko ez zenuena. Arantzak kendu eta elkarri aurpegira begiratzea. Sumina eta samina atzean utzi eta bakea topatzea.

[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]