Nor da? Errealitate areagotua naiz

[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]

Nor da? Errealitate areagotua naiz

Jon Campo/

Teknologia oso azkar aldatu eta jauziak ematen dabil; hainbeste, jende askori bertigoa sortarazten diola. Orain dela bi hamarkada mundu analogikoan bizi ginen eta dagoeneko gure irudimenetik kanpo dagoen mundu baten ateetan gaude; izan ere, zinemak bakarrik eman ahal dizkigu etorriko denaren zantzu batzuk. Jauzi horietako bat errealitate areagotua da. “American Assasin clip” edo “Minorily Report” en gisako filmetan ikusi ahal dugunaren arabera, teknologia hau ez da oraindik guztiz garatu (ez behintzat erabiltzaile arruntarentzat), baina poliki-poliki berorri hurbiltzen joateko aukera dugu.

Errealitate birtualarekin alderatuta, non ikus dezakegun guztia modu digitalean sortua dela eta ez dela ingurune errealean kokatzen, teknologia honek ahalbideratzen du digitalki sortutako elementuak gu gauden ingurune eta denbora errealean ikustea. Mundu erreal eta birtual honen arteko nahasketa berritzat har dezakegu eta batzuek ezagutu ere ez dute egingo, baina teknologia hau 60ko hamarkadatik garatzen dihardute. Garai hartan betaurreko batzuen bitartez oinarrizko informazio birtuala ikus zitekeen ingurune fisiko erreal batean.

Modu birtualean sortutako elementu horiek ikusi ahal izateko ezinbestekoa da dispositibo edo gailuren bat erabiltzea. Gaur egun bi teknika garatuta daude: lehena da pantalla optika garden bat non birtuala errealaren gainean kokatzen den; horren adibide garbia google-en betaurrekoak dira edo Steve Willeyk azaltzen duen teknologiaren prototipoa. Bigarrena da mobil edo tablet pantalla bat non bi inguruneak nahasten diren; mobil gailu askok aplikazio desberdinei esker teknologia hori badute.

Teknologia hau, modu xumean bada ere, alor oso desberdinetan ezartzen ari da. Ohikoena aisialdiarena da, eta horren adibide garbia ‘Pokemon Go’; bertan erabiltzaileak mundu errealean kokatutako gizaki birtualak ikus ahal ditu dispositibo mobil baten bitartez. Ondorengo ikus-entzunezko honek erakusten du teknologia hori arkitekturan ere lantzen hasia dela. Hain zuzen ere, ahalbideratzen du fisikoki eraiki gabe zehaztasun guztiak dituen maketa interaktibo bat ikustea. Altzarien marka ezagun batek erakusten du nola egokituko diren bere produktuak zure etxean erosi aurretik, app bati esker eta etxetik mugitu gabe. Horrez gain, teknologia hau ezartzen hasiak dira publizitatean, segurtasunean, hezkuntzan, turismoan…

Artikuluaren hasieran aipatu dudan moduan, teknologia hau ez da oraindik guztiz garatu; hortaz, ikustear dago noraino helduko den. Hala ere, ‘Black Mirror’ telesailari kasu egiten badiogu, epe ertainean supermerkatuko kartel guztiak birtualak izango dira, jendeak aurpegi alboan izena eta ‘like’-ak bistan izango ditu eta zulatu gabeko benetako mahai batean satorren jokoan arituko gara benetako satorrik gabe.

Artikulu hau bukatzeko bideo hau gehitu nahi izan dut; berorrek saldu nahi digu produktu zehatz bat ahalbideratzen diguna gure gustura diseinatutako maskota birtual eta berau etxean barrena korrika edo hegan ikusiko dugu. Esan nahi dudan gauza bakarra da produktu hau ez dela benetazkoa eta, ondo baderitzozue, espero dut inoiz ez gauzatzea.

[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]