Zure ecommerce-a hazteko 9 aholku

Elogiak garatutako IAB Spain-en urteroko azken ikerketaren arabera, Espainiako 27,5 milioi internauten 19,4 milioik aitortu dute erosketak online egiten dituztela; hau da, %71k. Gorantz doazen datu horiek hala badira ere, ecommerce askok ez dituzte beraien eta merkatuaren aurreikuspenak betetzen. Jarraian e-commerce-ko emaitzak hobetzeko 10 aholku azalduko ditugu:

1. Zure ecommercearen usabilitatea eta diseinua neurtu

Aztertu informazioren egitura koherentea den eta edozein edukitara heltzea erraza den, gutxitu erosketarako egin beharreko pausoak, eta zure produktuak bidalketa kostuak baditu jakinarazi lehenbailehen. Diseinua erraza eta intuitiboa izan dadila, banatu elementuak gune koherente eta aurreikusitakoetan; eta produktuaren irudi onak erabili, stock ereduak saihestuz eta aukera izanez gero pertsonak azalduz; horrek lagunduko du zure produktuaren edo zerbitzuaren irudi gertukoagoa eta argiagoa ematen. Testua ere ezinbestekoa da, baina izan behar du laburra eta zuzena, edukia berehala ulertzeko modukoa.

 

2. Karga abiadura handitu eta sakelekoari lehentasuna eman

Gaur egun oraindik online erosketak egiteko dispositibo erabiliena ordenagailua bada ere (%87an), 2018an erosketa horiek egiteko sakelekoaren erabilera %47 hazi da, eta joera hori handitzen joango da. Tendentzia horri jarraitzeko, oso gomendagarria da ahalik eta optimizatuen dauden irudiak erabiltzea datuen kontsumoa txikiagoa izan dadin. Gainera, webguneak erabat responsive izan behar du eta sakeleko dispositiboetarako optimizatuta behar du egon.

 

3. Marketing inbound-a erabili

Bloga sortu dezakezu eta baliabide hori erabili zure produktuez hitz egiteko, horien balioak nabarmentzeko artikuluak idatzi, eta beraiek erabiltzeko aholkuak eman. Erabili kanal hori zure bezeroen galdera edo zalantzak argitzeko; horrek konfiantza sortuko du eroslearengan.

leads mota dituzu; erabili itzazu:

  • Dagoeneko erosi duen bezeroa.
  • Erosketa-karroa utzi duen internauta.
  • Erosi ez arren, e-posta helbidea utzi duten erabiltzaileak.

 

4. Online chat-a eta harremanetarako telefono (finkoa) gehitu

Denbora errealean produktuen gaineko informazioa emango dizun pertsona batekin hitz egiteak erosleak izan daitezkeenen zalantza asko argituko ditu. Izan ere, gero eta denbora gutxiago daukagu eta ez dira e-postaren erantzunaren zain egon beharko. Harremanetarako telefonoa jartzea derrigorrezkoa izan beharko litzateke, eta finkoa bada sakelekoa baino hobeto; azken horrek ez du seriotasun bera ematen.

  • Mahagaineko bisitak, sakelekoak eta tabletekoak.
  • Bilatzaile eta sare sozialetan egindako kanpainen ROIa.

Arreta jarri behar dugu gure erabiltzaile objetiboaren aukeraketetan eta erosketa esperientzia hobetzeko edozein aholkuri irekita behar dugu egon. Aholku horiek lagunduko digute puntu horietako batzuk hobetzen.

arteman-komunikazioaren-artisauak-web-9-consejos-hacer-crecer-ecommerce

5. Presentzia sare sozialetan

Garrantzitsua da bezero potentziala egoten den sare sozialak aukeratzea; eta kontua ez da ‘egotearren egotea’, ezinbestekoa da egiten diren argitalpenekin balioa ematea eta erabiltzailearen interesekoak izatea. Sare sozialek laguntzen dute ikusgarritasuna lortzen eta publiko objektiboarekin harreman zuzenagoa izateko bide bat da. Are gehiago, kanal horiek funtzionatzen badute gomendagarria da segmentatutako eta publiko zehatzei zuzendutako publizitate kanpainak egitea, izen handiagoa hartzeko.

 

6. SEO & SEM

Biak dira garrantzitsuak web estrategia on bateaz ari bagara. SEOk modu organikoan bisitak ekarriko dizkigu Google edo Bing moduko bilatzaileetatik gure produktu edo zerbitzuei buruzko esamolde edo esaldi gakoak erabilita. SEMek gauza bera egingo du, baina modu zuzenagoan Google Adwords zein Bing Ads-en babestutako guneak erabilita. SEM kanpainak egiterakoan garrantzitsua da landing page on bat izatea bisita horiei modu egokian harrera egiteko, internauta bilatzen ari den produktuari buruzko zehaztasuneko informazioa emanez; horren bila zebilelako heldu da horra arte.

 

7. Ordainketa modu azkar eta seguruak

Eman aukera ordainketak kreditu txartelarekin edo Paypal zein Stripe plataformen bidez egiteko; beti da lagungarria salmentak egiterakoan. Eta zerbitzu batzuetan aztertu daiteke errenboltso bidez egitea bezeroak hori positibotzat hartzen badu.

arteman-komunikazioaren-artisauak-web-9-consejos-hacer-crecer-ecommerce

8. Konfiantza transmititzen duen informazioa elkarbanatu

Salmenta seguruaren agiriak erakutsi, sariak, denbora epe laburreko itzulketak, doaneko bidalketa gastuak… Horrek guztiak areagotuko du ecommerce-aren konfiantza eta profesionaltasuna. Beste puntu garrantzitsu bat da helbide fisikoa eta harremanetarako modu argia gehitzea; askotan erosketak halako ñabarduren arabera erabakitzen dira.

 

9. Aztertzea ez da gomendioa, egin beharrekoa da

Ditugun datu guztiak aztertzea ezinbestekoa da:

  • Bisita kopurua.
  • Gure ecommerce-ko orrialdetan bataz besteko denbora.
  • Eskariaren bataz besteko balioa.
  • Trafikoa nondik datorren.
  • Mahaiganeko bisitak, sakelekoak eta tabletekoak.
  • Bilatzaileetan zein sare sozialetan egindako kanpainen ROIak.

Arretaz begiratu behar dugu zer nahiago duen gure erabiltzaile objetiboak eta zabalik egon behar dugu erosketa esperientzia hobetuko duen edozein aholkuri; horiei esker asko hobetu dezakegu arlo askotan.