3.000 ikusle ERRAIAK dokumentalaren proiekzio biraren lehen fasean
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
3.000 ikusle ERRAIAK dokumentalaren proiekzio biraren lehen fasean
Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak elkarlanean ekoiztutako ERRAIAK dokumentalak hiru mila ikusle inguru bildu ditu dagoeneko Euskal Herri osoko areto ezberdinetan. 2019an zehar programatutako proiekzio birak arrakasta nabarmenarekin bete du urteko lehen erdia, 25 emanaldi hartuz bere baitan. Urte sasoi honetan dokumentala Euskal Herriko txoko ezberdinetan ikusgai izan da, Hego Euskal Herriko lau probintzietan zehar sakabanaturik. Aretxabaleta, Arrasate, Gernika, Etxarri-Aranatz, Donostia, Ataun, Otxandio, Eibar, Lemoa, Igeldo, Gabiria edo Erronkari bezalako udalerrietan proiektatu da besteak beste.
Dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Nondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?
Uda garaian eten bat egingo du Erraiakek, baina irailetik aurrera emanaldi gehiago aurreikusten dira, Berriatuan adibidez. Horrez gain, urte bukaeran Euskal herrian zehar dauden zinema jaialdi ezberdinetara aurkeztuko da dokumentala, Lekeitioko Euskal Zine Bilera eta ZINEBIn arreta berezia jarriz. Urtearen bigarren erdian dokumentalarekiko ezarritako helburu nagusia hau Iparraldera zabaltzea izango da, bertako eskaintza kulturalean toki bat eskuratuz. Gainera, Erraiak euskal kulturaren erakusletzat dugun honetan, etorkizunerako helburu garrantzitsua izango da gure mugetatik kanpora hedatzea, nazioarteko zinema jaialdi zirkuituan sartuz. Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea. Hurbildu eta goza ezazue!
Bestalde, dokumentalaren kontratazioa egiteko aukera ere irekia dago, udal eta kultur elkarte baten kide bazara, dokumentala zure herrira eramateko aukera duzu. Informazio gehiago ekainmtzdelizarduy@gmail.com helbidean.
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]