Irudia eta honi buruzko interpretazioa

Jon Campo/

Ez naiz batere irakurzalea. Aitortu beharra dizuet. Nahiz eta normalean esaten ez dudan, ez, ez naiz batere irakurzalea.

Hala ere, noizean behin nire bidean gustura irakurri ditudan zenbait liburu agertu zaizkit, batzuk borondatez bilatuak, eta beste zenbat halabeharrez irakurri izan ditudanak. Hauen artean sailkatzen dut Susan Sontag-ek 2003.urtean idatzitako “Regarding The Pain of Others” liburua. Entsegu kritiko bat dugu hau, gerra eta biolentzia ardatz harturik egindako hausnarketa, irakurleari zenbait ideia interesgarri planteatzen dizkiona. Hedabideetan azaldu diren sufrimenduaren irudien eboluzioa aztertzen du idazleak, eta irudi hauek urteetan zehar gizartearengan nola eragiten duten aztertuz. Sontag-ek ez du irudirik erakusten liburuan ideiak inplizituki aurkeztuz. Gerra, atentatuak, ezbehar naturalak… asko dira biolentzia edo sufrimendua transmititzen dituzten irudiak, eta hauei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Zergatik ez dute guregan inpaktu bera probokatzen Karibeko uharte bat birrindu duen urakan baten irudiak edo berriki Tafallan izandako uholdeenak?

Irudi ezberdinen azterketa egin eta zenbait hausnarketa planteatzearekin batera, egileak argi uzten ditu zenbait ideia oso interesgarri. Ni-ak, norbanakoak, geroz eta indar gehiago duen gizarte batean, aldamenekoari gertatzen zaiona geroz eta gutxiago axola zaigu. Baina munduan ez gaude bakarrik, eta horregatik, besteon sufrimendua gure egiteko gaitasuna, enpatia garatzeko, ezinbesteko irakurketa dela esango nuke.

Unibertsitate garaian irakurri nuen liburu honek gauzak perspektibaz aztertzen lagundu zidan, eta horregatik Andres Gostini eskerrak ematea tokatzen zait, unibertsitate garaian liburu hau irakurtzera behartzeagatik.