Arteman Komunikazioa kudeaketa aurreratuan saridun
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Arteman Komunikazioa kudeaketa aurreratuan saridun
Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren Sariek Euskadiko 16 enpresa eta erakunde saritu dituzte, arlo eta sektore ezberdinetakoak guztiak ere, horien artean Arteman Komunikazioa.
‘Nork bere etorkizuna idatzi behar duela’ diotenek behin eta berriro aipatzen dute plan bat edukitzea ezinbestekoa dela arrakastara gerturatzeko. Zein garrantzitsua den plana eta berau gauzatzeko lan-taldea. Bi osagai horiek ezinbestekoak direla badakigu Artemanen. Bada, atzo, gure kooperatiba ‘txikiak’ bultzada ‘handia’ jaso zuen etorkizuna bikaintasunaren bidetik idazten diharduela erakusteagatik.
Euskalit kanpo ebaluatzaileak, bikaintasuna neurtzen duen erakundeak hain justu ere, eta Eusko Jaurlaritzak, Artemanek kudeaketaren arloan, bikaintasunaren bidean, egindako lana aitortu ziguten. Kudeaketa Aurreratuan brontzezko saria emanez. Aitortza ez zen edonolako eszenatokian izan, ezta edonolako bidelagunekin ere. Euskalduna Jauregian, Jaurlaritzaren ordezkarien eskuetatik eta SPRI zein Parke Teknologikoen Sareen ordezkariekin batera. Azken bi erakunde horiek Artemanek bezala brontzezko saria jaso baitzuten.
Artemanen izenean Arantzazu Lagunilla Amozarrain zuzendari eta lankideak jaso zuen saria. Harmailak txaloz bete zituzten artemaneroek eszenatokian Arantzazuk aitortza jaso zuen unea. Jarrai dezala bideak!
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]