Beti TOQUERO dokumentala aurkeztu dugu Gasteizko Florida zine aretoetan

Gaizka Toquerok aurtengo denboraldian esan dio agur futbolari. Urte oparoak eskaini dizkio futbolaren euskal galaxiari, Kopako finalean gola sartu zion Bartzelonari Athletic-ekin, behar bada bere kirol ibilbideko unerik goxoenean. Ondoren Alaves-ekin ere bigarren mailatik lehenengo mailarako jauzia egin zuen, beste une gogoangarri batean. Gazte mailan Ariznabarran eta Realean, Alavesen, eta geroago Lemoan, Sestao River, Eibar, Athletic, Alaves eta Zaragozan lagun ugari utzi ditu; zale, jokalari eta entrenatzaileen artean. Beti Toquero dokumentalak jokalari xume eta borrokalari baten historia kontatzen du, 53 minututan, askotariko testigantzen bitartez. Antonio Mateu Lahoz nazioarteko epailea, Joaquin Caparros eta Jose Bordalas goi mailako entrenatzaileak, Athletic-eko eta Alaveseko jokalari eta taldekide ohiak eta beste hamaika lagun, entrenatzaile eta senideren testigantzak. Atzo aurkeztu genuen Gasteizen, eta Florida zinemetan egongo da ikusgai datozen asteetan, goizetan egingo diren emanaldietan. Bihar bertan, 12etan, lehenengo emisioa egingo da.