Buesa Arena betetzea, erronka komunikatiboa eta kooperatiboa
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Buesa Arena betetzea, erronka komunikatiboa eta kooperatiboa
Agian Humanity at Music, Sinfonia kooperatiboa da ARTEMANek inoiz kudeatu duen proiekturik konplexuena. Arrakasta kasua da, ezbairik gabe. Desberdina, konplexua, enbor nagusi bakarrarekin baina sustrai eta arrama ugarirekin. Humanity at Music, Sinfonia kooperatiboak kolektibo eta komunitate kooperatibo guztia erakarri eta harrapatu nahi du, baina ez soilik kooperatibistak, baita 60 urteko esperientzia kooperatiboa hain gertu sentitzen ez duten pertsonak ere.
Bereziki kultura egitasmo bat da. Baina aurreneko irakurketaz harago, Humanity at Music komunikazio plataforma itzela da, marketin erreminta egokia, gure historia kontatzeko modu berri bat. Gaur egun MONDRAGON Korporazioa zer den kontatzeko erabiltzen dugun estilo berria, iragana eta etorkizuna irudikatzeko beste modu bat. Planetaren txoko txiki honetan kooperatibismoak duen garrantzia lau haizetara helarazteko modua. Baina, bereziki, Humanity at Music proiektu kooperatiboa da. Zalantzarik gabe, ohikoak baino gai askoz atseginagoa.
Eta ARTEMANek, kooperatiba euskaldun eta konprometitu lez, hasieratik eskaini dio babesa Korporazioak sustatutako iniziatibari. Sorkuntzan izan ginen, garapenean eta amaiera fasean ere izango gara. Artista handien ondoan lan egiteko aukera izan dugu eta haien lana goraipatzen aritu eta ari gara. Besteak beste, Fernando Velazquez musika egileak sortutako sinfonia ederra; Jon Sarasuak neurrira eginiko letrak, bete-betean asmatzen dutenak gure historiarekin; Kukai dantza taldearekin; Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin… eta abesbatzetan, era anonimoan, ari diren abeslari guztiekin.
Mugimendu kooperatiboa enplegu sortzailea da, aberastasun iturri, ongizate eta garapen jasangarriaren sustatzaile, berdintasunaren eredu eta elkartasun zein solidaritate erakusle. Eta mugimendu kooperatiboa euskara ere bada, eta kultura. Humanity at Music egitasmoak hori guztia erakutsi nahi dio gizarteari. Gertukoari eta nazioarte osoari. Eta orain arte, han eta hemen, txaloak jaso ditu. Aitortza keinu ugari nonahi: Quebec-en, Bilbon eta New York-en.
Bada beste modu bat, baita komunikatzeko ere
ARTEMANek kontakizun berriaren sorkuntzan eta hedapenean parte hartu du. MONDRAGON Korporazioko beste pertsona batzuekin batera produkzio lanetan aritu gara, bai, herriz-herriko ekitaldiak antolatzen eta koordinatzen. Arrasaten, Aretxabaletan, Oñatin, Gernikan, Iruñan eta Tafallan. Egitasmoa hazten ikusi dugu, hedabideetan edukiak argitaratu ditugu: telebista, irrati eta egunkarietan espazioak irabazi ditugu gure ahaleginari esker; sare sozialetan kanpaina ezberdinak abiarazi ditugu, ikus-entzunezko ugari ekoitzi eta hedatu dira. Proiektuaren web nagusia ere diseinatu eta sortu dugu www.humanityatmusic.com eta berau da orain komunikazio plataforma nagusia. Bertan eskuratu daitezke irailaren 14ko ekitaldiaren sarrerak edo eta egitasmoaren gaineko informazio guztia jaso daiteke, eguneratua, bisuala, argia, dinamikoa. Bertatik, hala nahi izanez gero, abuztuan sinfonia kooperatiboa osatzen duten zortzi piezak entzuteko aukera izango du interesatuak. Eta hori guztia bertatik bertara eginez, konturatu gara badela beste modu bat gauzak egiteko, baita komunikatzeko ere.
Eta orain zer? Dagoeneko azken txanpan sartuta gaude, alegia, guztiok burua, bihotza eta hankak (utopian eta entropian diharduten bi hanka horiek) irailaren 14an Buesa Arenan ospatuko den festa handian jarriak ditugu. Buru-belarri dihardugu horretan. Denok batera arraunean egiteko unea da. Unea da jendea animatzeko. Azken edukiak helarazteko, aireratzeko. ARTEMANek, proiektuaren parte lez, eskuratu ditu bere sarrerak. Gutariko asko egun pasa ederra egitera gerturatuko da Gasteizera, pailazoekin gozatzera eta orohar familian gozatzera. Beste asko zuzenean ikuskizunera gerturatuko dira. Buesa Arena betetzea da gure erronka kooperatiboa eta komunikatiboa orain, eta halaxe izango da datorren hilabetean.
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]