Opor ostean, indarberrituta

Artemanen itzuli gara lanera, abuztuaren etenaldiaren ondoren, indarberrituta itzuli ere. Gaur bertan, Otzarretako pagadian (Gorbeiako Parke Naturala) ari gara grabazioak egiten, KUKAI dantza taldeko dantzariekin. Humanity At Music, Sinfonia Kooperatiboaren ekitaldi handia irailaren 14an ospatuko da Gasteizen, eta gaurko grabazioak bideo promozionala osatzeko balioko du. KUKAI dantza talde ospetsuak prestaturiko koreografiaren zati bat grabatzen ari gara Otzarretako ingurune paregabean. Pago artean, obraren hasiera irudikatzen ari gara.

 

.