Volkswagen-ek logoa aldatu du elektromugikortasunaren aldeko rebranding-a eginez
Volkswagen-ek logoa aldatu du elektromugikortasunaren aldeko rebranding-a eginez
Frankfurt-eko Automobil Erakustokiaren (IAA) testuinguruan, Volkswagen-ek nortasun korporatibo berria iragarri eta bere hitza bete du, birdiseinu osoa aurkeztuz. Nortasun korporatibo berriarekin Alemaniako automobil enpresak hasiera eman dio elektromugikortasunarekin estuki lotutako garai berriari.
Erakustokian azaldutakoaren arabera, enpresaren etorkizuna “elektrikoa, erabat konektatua eta karbono neutraleko balantzekoa” izango da. Oraindik ez ditugu marka berriaren zehaztasun guztiak ezagutzen, baina birdiseinu hori egiteko rebranding saio sakona egin da; hortaz, laster zehaztasun gehiago ezagutuko ditugu. Volkswagen-en logo berria minimalistagoa da eta era berean bolumen handiagokoa. Sinplifikatuta, logotipo honek bizkarra ematen dio orain arteko 3D optikari, eta askoz minimalistagoa den 2D optikaren alde egiten du.
Logotipoa bere jatorrizko elementuetan oinarritzen da eta akabera askoz lau eta bidimentsiotakoa hartu du. Modu horretan, logoak malgutasun gehiago dauka eta esparru digitalean ikusgarriagoa izango da. Gainera, soinu-nortasun berria eraiki dute eta logoaren jatorrizko koloreak berreskuratu dituzte. Orain arte logoak bi kolore bakar zituen: zuria eta urdina. Orain urdinaren tonalitate berri bat gehitu diote. Eta argiak ezinbesteko pisua hartzen du. Hala ere, protagonismo gehien duen elementua ‘moving frame’ delakoa da (marko mugikorra), inguramendu angeluzuzen bat pieza desberdinetara ‘responsive’ eran egokitzen dena eta beti logo berriak ixten duena.
Aldaketa Europan hasiko dute, urrian rebranding-arekin hasiko dira Txinan, eta 2020ko hasieran Estatu Batuak, Hegoamerika eta mundo osora zabalduko dute. Proiektua ez da 2020ko erdialdera arte bukatuko.
Garapen honek zentzu handia dauka merkatuko tendentziak kontuan hartuta; eta kromatikoki urdin korporatiboa bi urdin motatan banatu da; hala, zuriak lagunduta, kolore konbinazio aberatsagoak lortuko dituzte. Kasualitatea edo ez, Artemanek orain dela bi urte Miguel Altuna Lanbide Heziketarako egindako rebrandigean landutako kolore konbinazio berak dira.
Hortaz, Volkswagen-ei aurre hartu genion! ?