CIEGE 2024 ziurtagiria jaso dugu beste 72 enpresarekin batera

Artemanen 2024 urteari amaiera berezia eman diogu. Kudeaketan, berrikuntzan, errentagarritasunean eta jasangarritasunean Bikaintasunez jokatu dugula aitortu digute. Madrilen eman digute aitortza. Alegia, aurreneko aldiz CIEGE 2024 ziurtagiria jaso dugu beste 72 enpresarekin batera. 

INFORMA erakundeak eta elEconomista.es hedabide ekonomikoak ematen dituzte CIEGE ziurtagiriak. Auditoria zorrotza egiten dute hautagaien kudeaketa, berrikuntza, jasangarritasuna, solbentzia, errentagarritasuna eta enpresa-lidergoa bezalako funtsezko arloak ebaluatzeko, eta  bikaintasunez egin dugula aitortu digute. Azken edizio honetan, Espainiar Estatuko 70 enpresa baino gehiago sarituak izan dira, nabarmentzekoa da gero eta lehiakorragoa den enpresa ingurunean egokitzeko eta erresilienteak izateko izan dugun gaitasuna. 

Harro gaude lortutakoaz. Garrantzitsuak dira horrelako ‘sariak’, eta jakin badakigu horrelako lorpenak ez liratezkela posible izango gure bidelagunen konfiantzarik eta babesik gabe. Sari hau, ez da soilik gure lanaren emaitza, baizik eta gure bidelagunekin sortu dugun harreman sendoaren ondorioa. Aitorpen hau, zalantzarik gabe, ohore bat da guretzat, baita, gugan konfiantza dutenen eskutik hazten jarraitu ahal izateko bultzada ere. Gure etxeko paretan zintzilik dago, honek atzetik dakaukan lan guztia azpimarratuz. 

Etorkizunari baikor begiratzen diogu, aitorpen honek komunikazio arloan indarra eman digu, dudarik gabe. Hala jarraituko dugu, zerbitzu onenak eskaintzen talentuan oinarrituta. Lankidetza sustatuz aukera emango digu egunetik egunera hobetzeko. 2024ari agur paregabea eman diogu eta 2025ari indarrez eutsiko diogu.