Gaurko ezjakintasunetik, biharko joeretara (I)

[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]

Gaurko ezjakintasunetik, biharko joeretara (I)

Seihilekoan behin egiten dugun lez, etorkizunari eta tendentziei errepasoa eman diegu Artemaneko taldekideek C4Eko bidelagunekin egindako saio inspirazionalean. Batzuek bulegoko txoko ezberdinetatik, beste batzuek etxetik. Urruntasunean gertu, elkarrekin. Kuriosoa da egungo ezjakintasun egoeratik, etorkizunean gailenduko diren joerei buruz aritzea. Kuriosoa bezain interesgarria eta aberasgarria.

COVID-19ak aldaketak ekarriko ditu gure bizitza estiloan. Hori da aurreikusten dena behintzat. Eta sektore, kontsumo eredu, formatu…batzuek, beste batzuen gainetik nagusitzea eragingo du. Mundua aldatuko da, aldatzen ari da. Gu geu aldatuko gara, aldatzen ari gara. Merkatuak aldatuko dira, aldatzen ari dira. Nola ordea?

Bakardadea arerio

Harrigarria badirudi ere, hiperkonektatuta gauden aro honetan bakardadea mehatxu erreal bat da eta ez bakarrik pertsona nagusienentzat, izan ere, egungo bizitza estiloak bakartze soziala errazten du, baita gazteenen artean ere. Etorkizuneko gaitz nagusietako bat izango dela dirudi eta horri aurre egiteko eskaintza berritzaileak agertzen ari dira han-hemenka, geroz eta gehiago: besarkadak erosi daitezke, lagunak alokatu, hizketaldi bat eskaini ezezagun bati…

Giza kontaktua bilatzen dugu eta co-living-a edo beste pertsona batzuekin bizitzea jada ez da unibertsitate garaiko kontua bakarrik. Geroz eta gehiago ikusten baitira, hiri handietan batez ere, partekatutako espazio komunak dituzten helduentzako bizitokiak. Ez dira bakarrik bizitzea baino merkeagoak ateratzen, ez pentsa, baina badirudi norbaitekin hitz egin ahal izatea, gehiago baloratzen den faktorea dela gaur egun.

Sinesgarritasuna lehentasun

Orain arteko influenzerren estrategiak jada mesfidantza sortzen hasiak dira. Erabiltzaileek geroz eta gehiago jotzen dute gertuagoko erreferentziengana, adituengana… benetako gomendioak eskaintzen dituztenak, ez ordaindu egiten dietelako, baizik eta benetan produktuan sinisten dutelako. Garrantzia galtzen du beraz, komunitateen tamainak eta irabazten du horren kalitateak, erabiltzaileak horrekiko duen loturak. Naturaltasunak irabazten du artifizialaren, perfekzio irrealaren aurrean eta identifikatzen dituzten erreferenteak bilatzen dituzte kontsumitzaileek.

Ildo berean dago greenwashing-a ere. Ingurunearen zaintza lehentasunezko gaia bilakatu den gizarte honetan eta erakundeei jasangarritasunarekin konpromisoa eskatzen zaie. Jasangarritasunaren inguruan iruzur egitea da greenwashing-a eta kontsumitzaileak oso adi daude honen aurrean. Gardentasuna gako bilakatzen da eta ekintzak exijitzen dira hitzen gainetik.

Teknologia: txanpon beraren bi aurpegi

Erakunde teknologikoekiko mesfidantza handituz joan da gobernu, kontsumitzaile eta politikarien aldetik, batez ere egiten duten datuen erabilera eta pertsonen bizitzan duten eraginaren beldurragatik. Adimen artifizialaren eta deepfake edo bideoen bidezko iruzurren   inguruan ere izugarrizko eztabaida sortu da. Teknologiaren garapenak gure aurpegiak edonon jartzea edo guk sekula esan ez ditugun hitzak gure ahotik irtetea ahalbidetu du. Horrek erreala egiten du pentsaezina litzatekeena.

Hala ere, krisi honen ostean, nolabait teknologiak eskaintzen dituen onurak ere ikusi eta baloratu dira. Teknologiaren gizatasuna eta alderdi solidarioa ikusi dugu. Pertsonen arteko distantziak murrizteko edota ezohiko egoera baten gure egunerokoarekin jarraitzeko ezinbesteko tresnak izan dira Zoom edo House Party aplikazioak, adibidez.

Aurpegiko errekonozimendu sistemekin antzeko zerbait gertatzen ari da. Kontsumitzailearentzat onurak ekarri ditzakeen sistema izanik (gainazalekin kontaktua ekiditen dutelako, zerbitzu pertsonalizatuak jasotzea errazten duelako…) pribatutasunaren inguruko kezkak sortzen ditu, batez ere Europan. Oso teknologia gaztea den arren, bere garapena oso azkarra izaten ari da eta ate joka dugu, zalantza izpirik gabe.

Argi ikusten da joerek, ikuspegiek, eskaintzek…egun batetik bestera aldatzen direla eta azkarrak izan behar garela horietara egokitzeko eta joeren araberako produktuak eskaintzeko. Irudimenak ez du mugarik eta atzo ezinezkoa zena gaur esku artean dugu. Etorkizunak ekarriko duena ezin jakin genezake ziur, baina hau izan da etorri daitekeenera lehen hurrenkera bat… laster gehiago!!

Argazkia: – www.freepik.es

[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]