Gaurko ezjakintasunetik, biharko joeretara (II)
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Gaurko ezjakintasunetik, biharko joeretara (II)
Etorkizuna infinitua da eta nolakoa izango den irudikatu dezakegu mugarik gabe, aspertu arte. Aurreko post batean, datozen joera berriei buruz hitz egin genizuen eta, oraingo honetan, horretan murgiltzen jarraitu nahi dugu. Oso ariketa polita izan zen C4Eko lagunekin etorkizuna irudikatzea eta orain, zuekin guztiekin partekatzea nahi dugu. Gaurko ezjakintasuna alde batera utzi eta biharko aukera mugagabeetara bidaiatzeko prest?
Zuzenean kontsumitzailearen atera
Bide normalena saltoki fisikotik onlinerakoa dela uste baduzu, eskema aldatzen joan zaitezke, geroz eta ohikoa baita kontrako norabidea egitea, online zerbitzu bezala sortutakoek kalera salto egitea, ohiko saltokiaren formatutik aldentzen diren beste formula batzuk erabiltzea. Kontsumitzaileari zuzenean inpaktatzea da joera, bitartekaririk gabe. DTC (Direct To Consumer) da fenomeno honen izena eta marka tradizionalak ere formula honetarantz mugitzen ari dira geroz eta gehiago.
DTC-ak balio asko gehitzen dizkio bezeroarekiko harremanari, azken hau etekin ekonomikoa lortzearen helburuari gailentzen zaiolarik. Honekin ikusten da markek zerbait gehiago eskaini behar diotela kontsumitzaileari fidelizatzea lortu nahi badu. Berekin zuzenean hitz egin behar du, zintzo, garden.
Honen beste adibide argi bat da elikaduraren sektorean gertatzen ari dena. Bezeroak ohiko kontsumo espazioetara joateko ezintasunaren aurrean, produktua zuzenean bere etxeetara eramateko moduak garatu dituzte. Eta ez hori bakarrik, normalean modu presentzialean egiten ziren ekimenak ere formatu digitaletara eraman baitituzte: online dastaketak, sukaldaritza ikastaroak…
Ikusten duguna erosgai
Online salmentaren hurrengo pausoaren atarian gaude: telesailetan, filmeetan edo telebista saioetan ikusten duguna erostea gure etxeko sofatik. Bi joeren hazkundeak ahalbidetuko du aukera hau: streaming plataformen hazkundeak alde batetik eta e-commercearen eboluzioak bestetik. Tendentzia hau, momentuz, oso gaztea da baina indarrez datorrela eta garapen azkarra izango duela dirudi.
Webgunearen eta aplikazioaren artean dantzan
Geroz eta marka gehiago ari dira bere webguneen mugikorrerako bertsioak aplikazioaren irudira gerturatzen. Web bertsioaren eta aplikazioaren abantailak konbinatzen ditu formula honek zalantzarik gabe. Karga azkarragoak, offline aritzeko aukera… baina webguneen itxura eta sentsazioa galdu gabe, kontsumitzailearen esperientzia hobetzea dakar PWA (Progressive Web App) aukerak.
Kontsumitzaileak esateko daukanak geroz eta inpaktu handiagoa du merkatuetan. Beregandik gertu egon nahi dute markek, kontaktu zuzena izan eta harremana erraztu, ahal den heinean. Salmenta helburuen eta markek duten xedearen arteko oreka lortzeak ezinbestekoa dirudi eta koherentziak eta gardentasunak garrantzi berezia hartzen du. Ez dugu kristalezko bolatxorik guzti honetatik zer beteko den jakiteko baina, momentuz, dena ondo gorde dugu gure bidelagun direnekin partekatzeko! Ikusiko dugu zer datorren!
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]