Herriari bultzada, Artemanen taupada!
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Herriari bultzada, Artemanen taupada!
Zaurgarritasuna, segurtasun eza eta ezjakintasuna hartu eta ilusio, elkartasun eta herri babesean bilakatu nahi izan ditugu Artemanetik. Kale hutsek, pertsiana itxiek eta gure betiko bizilagunen kezka aurpegiek agerian utzi dute zein garrantzitsua den komunitatearen zaintza eta babesa, gure inguruko negozio txikiek gizarteari eta gure herri eta hiriei egiten dieten ekarpena, ematen dioten bizitza.
Ekimenaren aurkezpena zuzenean
Arteman Komunikazioa osatzen dugunok ekarpena egiteko beharra sentitu dugu, ingurukoei hoberen ezagutzen duguna eskaintzekoa; komunikazioaren bitartez gure komunitatea hobetzekoa. Horregatik, Gora herrixa! Eutsi merkatarixa! kanpaina abiarazi dugu, abesti bat sortu, bideoklip bat grabatu… eta horretarako Debagoieneko hainbat negozio txikitako pertsonak “liatu” eta musika taldeak, elkarteak eta gainontzeko kolaboratzaileak martxa betean jarri ditugu. Eta hurrengo ekainaren 23an, ilusioz beteta, arratsaldeko 15:30ean aurkeztuko dugu zuzen-zuzenean eta online, ekimen honen emaitzetako bat: Gora herrixa! abesti eta bideoklipa. Ondoren, parte-hartzaileetako batzuekin eta Artemaneko lantaldearekin solasalditxo bat ere egongo da ekimenari buruz hitz egiteko. Gonbidatuen artean izango ditugu Igor Sala, The Potes taldeko partaidea; Ainhoa Vitoria Gaztea-ko esataria; Jon Apraiz, Arrasateko Ibai-Arte dendarien elkarteko lehendakaria; Unai Kortabarria, Oñatiko Udaleko enplegu teknikaria; Arrasateko NereaM gimnasioa; eta Aretxabaletako Kiloka dendako ordezkariak.
Deseatzen gaude detaileak kontatzeko, nortzuk parte hartu duten, nolakoa izan den prozesua, nola bizi izan dugun… eta den-dena zuekin guztiokin partekatzeko, noski!! Beraz, asteartean, ekainak 23, San Juan bezperan, 15:30ean Artemaneko web atarian (www.arteman.eus) espero zaituztegu! Gora Herrixa!
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]