Komunikazioak batzen gaitu
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
#Komunikazioakbatzengaitu
“Nola aldatzen diren gauzak, kamarada” abesten zuen Hertzainakek. Eta nolako egia. Ziztu bizian doan mundu honetan, presaka joatera derrigortzen gaituen gizarte honetan eta etengabeko aldaketan gauden garai honetan, bat batean mundua gelditu da. Gelditu behar izan gara.
Artemanen ere egoera honetara moldatu behar izan dugu, guztiok bezala. Denok batera espazio berean lan egitetik, lankideen eta bezeroen kontaktua, gertutasuna eta berotasuna aurrez-aurre somatzetik, denok etxetik lan egitera pasa gara bezeroekin pantailaren bitartez elkartuz. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena sakabanatuta gaude baina telematikoki bada ere, lankideen eta bezeroen kontaktua, gertutasuna eta berotasuna somatzen jarraitzen dugu. Distantzian jorratzen diren harremanak, askotan indartuta ateratzen dira. Darwinek ere esaten zuen, bizirauten duten espezieak direla egoerei hobekien moldatzen direnak. Gure helburua da bizirautea eta Arteman familia indartuta ateratzea, egoera zailenetatik ateratzen baitira ikaskuntza handienak eta esperientzia baliotsuenak.
Batzuetan aurkezten zaizkigu gainditu beharreko oztopoak, ez pentsa bide erreza izaten ari denik… egunetik egunera egoera erabat aldatzen ari da, baina denon artean bagoaz oztopo horiek gainditzen eta orain arte bizi ez genituen errealitateetara egokitzen. Gogoan ditugu baita ere, gu baino egoera zailagoak bizitzen ari diren langile guztiak, tamalez egunero bere buruak kutsatzeko arriskuan jartzera behartuta daudenak. Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu, egunero gure osasuna zaintzen ari diren osasun arloko langile guztiei, izan mediku, laguntzaile, erizain, garbitzaile edo zeladore.
Ezberdinak gara, eta horrek egiten gaitu berezi. Aniztasunean dago aberastasuna eta bakoitzak bere dimentsio pertsonala duen arren, badugu elkartzen gaituen, lotzen gaituen hari indartsu bat. Ikaskuntza eta hausnarketa guzti hauek ez dute gure eguneroko tresna, gure pasioa dena eta gure ogibide bihurtu duguna indartu besterik egiten. Horrek batzen ditu gure ideiak, horrek gidatzen du gure jarduna, horrek batzen gaitu gure artean eta baita zuekin guztiokin ere. Komunikazioak batzen gaitu.
Zer nolako garaia
tokatu zaiguna
COVID-19ak
dena geldituta
lehorteetan ere
lorerik hazten da
lanean gogor gabiltz
indarrak batuta
komunikazioak
denok elkartuta.
Doinua: Kantatzera nijoa
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]