Basque Beer. Topa euskal garagardoaren alde!

[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]

Topa euskal garagardoaren alde!

Beltza, horia, alkoholik gabea, klasikoa… denon gustu eta beharretara egokitzen da garagardoa. Haren arrakasta asko areagotu da azken urteotan eta Euskadin ere baditugu garagardoaren munduan murgildu diren hainbat ekintzaile ausart, zerotik hasita sektore bat eraikitzen ari direnak.

Horietako batzuek sortu zuten, hain zuzen, Euskal Garagardoaren Elkartea 2014an eta  Euskal Garagardoa – Basque Beer marka kolektiboa aurkeztu zuten, bere sorreratik izan duten helburuetako bat betez. Artemaneko taldea horren lekuko izan da, guk izan baitugu markaren kontzeptualizazioa, irudia, webgunea, aurkezpenaren prestaketa eta koordinazioa aurrera ateratzeko ardura.

Marka batek batuta

Momentu honetan 12 dira Euskal Garagardoaren Elkartea osatzen duten ekoizleak eta bakoitzak bere marka eta irudi propioa dituen arren, gure eginkizuna izan da denak identifikatuko dituen marka eta irudi bereizgarria sortzea.

Irudi hori, garagardo botilen elementu identifikagarri batetik abiatuta sortu genuen, txapatik abiatuta, alegia. Zigiluak BASQUE BEER marka nagusia du erdialdean eta tamaina handian. Goiko partean lupuluaren ikurra gehitu diogu, zonalde berdinean euskarazko izendapena ere kokatu dugularik. Kontrako kokalekuan irribarre formako itxiera bat. Argia, erraza eta oso identifikagarria.


Argitara!

Markaren, irudiaren eta aurkezpenaren inguruko prestaketa lanetan aste batzuez murgilduta egon ostean, martxoaren 6an ezagutarazi genuen Euskal Garagardoa – Basque Beer marka kolektiboa BECen ospatu zen Gustoko Azokaren baitan. Harrera ezin hobea izan zuen hedabideen eta garagardozaleen partetik eta ekoizleak ere oso pozik agertu ziren euskal garagardoaren ongizaterako eta garapenerako beharrezkoa zen pauso hau eman ostean.

Artemaneko taldearentzat plazer bat izan da marka berriaren jaiotzaren lekuko izatea, beraz, Topa egin dezagun Euskal Garagardoagatik!

Bisitatu basquebeer.eus webgunea

[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]