Lanerako aitxaki goxoa
Lanerako aitxaki goxoa
Gaur Txokolatearen Nazioarteko Eguna dugu, eta gu pozarren gaude. Zergatik? Gaurkoan txokolatearen goxoaz gozatzeko arrazoirik ez dugulako bilatu behar.
Artemanerook, sormen lana dugun heinean, txokolatean murgilduta lan egiteko baimena dugu. Beraz, hartu mokadutxoa eta eta gogoz ekin lanari!
Aspaldi baten egindako azterketa ezberdinek txokolateak arlo kognitiboan onura ebidenteak dituela plazaratu dute. Antza denez, kakaoak funtzio kognitiboa nabarmen hobetu dezake narriadura mentala duten adineko pertsonengan, gaixotasunerako zenbait arrisku-faktoreengan ere eragin positiboa duelarik. Horrez gain, kakaoak teobromina bezalako sustantzia estimulatzaileak ere baditu, epe laburrean funtzio zerebrala hobetzen duena.
Zientifikoki azaltzea agian ez zaigu erraza egingo, baina tira, bide honetik goaz, beraz hartu beste zatitxo bat aurre egiteko.
Orain egin irribarre, txokolateak umorean ere eragin nabarmena baitu.
Besteak beste, depresio eta antsietate-sintomak hobetzen ditu, eta lasaitasun zein zoriontasun sentsazioa hobetzen ere laguntzen du. Flavanolek eta metilxantinek, beste konposatu kimiko batzuen artean, paper garrantzitsua betetzen dute txokolatea kontsumitu ondoren hautematen dugun animo egoera nabarmentzeko efektuan.
Guzti hau kontuan hartuz, Artemanero txokolatero kuadrilla honek gaur hamaiketako goxoa egingo dugu. Eta nahiz eta bihar beste egun bat izan, gure garuna lantzeko asmoarekin berriz ere goxo gosalduko dugu, kaloriak zenbatzen hastea baino hobeto eramango dugu eta!