Mila ikusletik gora hurbildu dira jada ERRAIAK dokumentalaren proeikzio ezberdinetara
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
MILA IKUSLETIK GORA HURBILDU DIRA JADA ERRAIAK DOKUMENTALAREN PROIEKZIO EZBERDINETARA
Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak elkarlanean ekoiztutako ERRAIAK dokumentalak mila ikusletik gora bildu ditu dagoeneko Euskal Herri osoko areto ezberdinetan. 2019an zehar programatutako proiekzio birak arrakasta nabarmenarekin bete du urteko lehen laurdena. Urte sasoi honetan dokumentala Aretxabaleta, Arrasate, Gernika, Etxarri-Aranatz, Donostia, Ataun edo Otxandio bezalako udalerrietan proiektatu da besteak beste.
Dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Nondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?
Maiatzean zehar birak aurrera darrai, eta ERRAIAK hurrengo herrietan izango da ikusgai; maiatzak 6 Lemoan, maiatzak 8 Eibarren, maiatzak 10 Gabirian, maiatzak 11 eta 12 Igeldon edo maiatzak 18 Erronkarin.
Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea. Hurbildu eta goza ezazue!
Bestalde, dokumentalaren kontratazioa egiteko aukera ere irekia dago, udal eta kultur elkarte baten kide bazara, dokumentala zure herrira eramateko aukera duzu. Informazio gehiago ekainmtzdelizarduy@gmail.com helbidean.
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]