Soinu uhinen erreboteak duen indarra

Josu Txintxurreta/

Azken urteotan kanpaina ezberdinekin publikoa aho zabalik uztera ohitu da Apple enpresa amerikarra. Eta halaxe egin du baita ere oraingo honetan.

Merkaturatu berri dituen AirPod 2 gailua iragartzeko pieza original zein teknikoki zaindu bat produzitu du. Bertan aurkezten zaigun protagonista kaleetan zehar oinez ikusten dugu, Airpod-ek erreproduzitzen duten musikaren erritmoari jarraiki. Hala ere, ikusiko dugu ibilbide hau ez dela ohikoa, gure protagonista zenbait tokitan errebotatzen ikusiko baitugu. Zergatik? Airpod aurikularrek bidaltzen dizkiguten soinu uhinak hain garbiak dira errebote efektuan murgilduko gaituztela.

Estatu Batuetako TBWA\Media Arts Lab agentziak sortu du iragarkia eta Oscar Hudsonek zuzendu du (hainbat dokumental eta bideoklipengatik sariak jaso ditu). Kanpoko irudiak Kiev hirian grabatu ziren eta gainontzekoak bereziki diseinatutako plato batean. Gainera, aktoreak berak publikatutako bideo baten berau bertan akrobazia ezberdinak egiten ikusiko dugu. Teknikoki ere iragarkiaren produkzioa ikusgarria da, irudi errealaren aldeko hautua eginez, CGIa alde batera utziz.

Applek beste behin ere aho zabalik utzi gaitu bere iragarki batekin. Nire ustez, oraingoan emaitza ez da Spike Jonzek bere momentuan zuzendu zuen “Welcome Home” iragarkiaren mailara iristen. Hala ere beste behin Apple-ek ikus-entzunezkoen munduan hankaz gora jartzea lortu izan du.