Nola egin erakargarri Batzar Orokor bat? Nola hobetu parte-hartzaileen esperientzia?

Aspaldi iritsi zen dibertsifikazioa Batzar Orokor eta gure kooperatibek antolatzen dituzten jardunaldi berezietara. Apaindura urriko eszenaratzeak alde batera utzi eta beste era bateko ekitaldiak sustatzen hasi ziren kooperatiba gehienak. Kooperatibistaren edo eta enplegatuaren esperientzian estimuluak sorrarazi asmoz, askoz landuagoak izaten hasi ziren ekitaldi horiek.

Gidoi biziagoak, dinamikoagoak eta sormen osagai handiagokoak lantzen eta aplikatzen hasi ziren. Eta eskaintza hobetzeko eta ekitaldi ‘interesgarriagoak’ bilakatzeko ikus-entzunezkoen errekurtsoa erabiltzen hasi ziren/ginen. Bilakaera horretan, badira urte batzuk LagunAro, EPSVren Batzar Orokorreko bideoak egiten hasi ginenetik.

Eta asko izan dira formatuak, estiloak eta garatutako bideo motak. Egin ditugu animaziozkoak, datuak hobeto ulertarazteko balio dutenak, eta ekitaldia bera animatzen dutenak, baina bereziki eduki mardula arintzeko balio dutenak. Protagonista bilakatu ditugu erakundea osatzen duten pertsonak. Eta une batez, euren proiektu kooperatiboaren aktore nagusi bilakatu ditugu, pantaila handian euren adierazpen eta irudiak eskainiz, eta errekurtso hau asko estimatzen du kolektiboak.

Iaz eta aurten, berriz, telebistako izarrak ‘fitxatu’ ditugu erakundearen eduki korporatiboen kontaketa euren ezagutza eta ikuspegitik plazaratzeko. Formula hau ez da berria, baina bai eraginkorra. Beti da ‘motibagarria’ denok ezagutzen duten pertsona batek norbere erakundearen egoeraren gaineko iritziak ematea, edo eta erakundearen (LagunAro, EPSV) errealitatearen berri ematea. Kasu honetan, iaz eta aurten, Eider Hurtado kazetaria erakarri dugu gurera, eta hark elkarrizketatu ditu Madariaga eta Barandiaran, makroekonomian adituak. Esperientzia oso positiboa izan da. Batzar Orokorrek, interesgarri izateko, gantxoak behar izaten dituzte, eta formula honek biderkatzen ditu interesgarri izateko aukerak.

Produkzioaren ikuspegitik ez da beste edozein ikus-entzunezkoren produkzioa baino konplikatuagoa. Osagaiak ere ez dira desberdinak. Gidoi on bat, lokalizazio egokiak, elkarrizketatu aditua eta emaitza borobila post-produkzioan. Edonork, edozein kooperatibak pentsa dezake, horrelako soluzioak ez direla egokiak euren batzar edo jardunaldietan aplikatzeko. Oker dabiltza, edozein enpresa, ekimen edo eta erakundek aprobetxatu dezake. ARTEMAN bidelagun egokia izan daiteke Batzar Orokorraren esperientzia, esperientzia interesgarri, arin, dinamiko eta erakargarri bilakatzeko.

Jar zaitez gurekin harremanetan eta azalduiguzu zer behar dituzuen. Gustura lagunduko dizuegu.