Eider Ballina

Argazkilaritza eta ikus-entzunezkoak

Eider Ballina aramaioarrak Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan duen campusean eta praktikaldia egin zuen Artemanen. Gerora, ikus-entzunezkoen eta argazkigintzarekin lotutako beste lan esparru batzuetan aritu zen, esperientzia biderkatuz. Tartean bere pasioa den argazkigintzaz ere disfrutatzen dihardu.

Bueltan dago Artemanen lantaldean erabat barneratuta eta karabana aparkatuta (momentuz…). Goxotasuna zein mimo berezia gehitzen die esku artean izaten dituen ikus-entzunezko proiektuei.

Esaldia: “Eta esango dute, mendia ez dela besterik: Igo eta jeistea. Hori baino ez, eta hori guztia.” Ainhoa Lendinez.
Abestia: “La vuelta al mundo” Calle 13
Liburua: “Martes con mi viejo profesor “. Mitch Albom
Filma: “La vida es bella.” Roberto Benigni