Canon-en iluntasuna eta C200-en distira

[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]

Canon-en iluntasuna eta C200-en distira 

Julen De La Serna/

Orain dela aste batzuk Artemanen C200 berria eskuratu genuen; eta berau kamera horren balioa probatzeko proiektu ikaragarria iruditu zitzaidan. Izan ere, egia da kamerak ez duela argazkilaria egiten, baina, aldiz, bai errazten dio sormena gauzatzen.

Hedabide desberdinetan, zein influencer eta zuzendariek kamera honi buruz argitaratutako ehunka artikulu irakurrita, izugarrizko ‘hype’-a neukan kamera horrek ezkutuan zuena ezagutzeko. Daukan prezioak ‘eskuragarri’ kokatzen du merkatu profesionalean, eta DSLRak baino pixka bat gorago egon nahi du, baita Sony FS7IIren pareko kamera erreferentzialen parean jarrita zein REDekoei desafioa egin esanaz beraiek gai direla kamera geldoa eskaintzen planoa berrosatu beharrean egon gabe. Canon-ek, 2015ean 5D Mark III eta 7Dak mugatuz filmmaker guztiak saldu zituen marka hark gure bihotza harrapatu nahi badu berriro. Baina ezinikusiak hor jarraitzen du.

C200ren abantailak

Kolorearen zientzia. Kamera honen highlight handienetakoa koloreak hartzeko duen moduan eta horri gehitzen dion testuran datza. Azken irudia, oso egokitzapen txikiekin, ikusmenerako oso naturala bilakatzen da, argi altuen RollUp atseginekin eta zinema ukituekin. Barnetik grabatu daiteke kolore espazio hori erabilita bere CLOG2arekin (bere azken errebisioa) bai barnetik 8 bits-etara H264an, zein RAWen sakontasun handiagoarekin. Beste hobekuntza nabarmen bat da pantailan klik bakarra eginda autoenfokea egiteko duen sistema, 5D MKIV estilora; horri esker grabazioan zehar enfokatzen ibiltzeaz ahaztu zaitezke.

Hala, agian kolore zientzia eta enfoke automatikoaren sistema dira C200 erabilita gehien gozatuko dituzunak. Lehen ere RAW aipatu badut ere, hori da seguruenik Canon-ek kamera honekin sartu digun ziri handienetakoa: ez da uste dugun bezala %100 RAW, eta ez da inola ere dioten bezain erosoa maneiatzeko.

RAWaren gezurra. ‘RAW Lite’

Canon-ek kamera hau aurkeztu zuen egunean kamera barneko moduan RAWen grabatzeko kamera honek dituen gaitasunak azaltzen ahoa bete zitzaion. Bazirudien aurrekaria zela arlo horretan.

Terminologia ezagutzen ez dutenentzat RAWean grabatzeak esan nahi du sentsorera heltzen den informazio purua bere horretan grabatu eta jasotzea, ezer aldatu gabe. Hala, sakontasunean postproduzitu daiteke eta sentsorearen potentzial guztia ikus daiteke. 2012 inguruan informatikari talde batek Magic Lantern sortu zuen, Canon-en DSLRentzat ofiziala ez zen firmware bat; eta horri esker bideorako diseinatutako hainbat funtzio desblokeatu eta RAWen grabatzeko aukera ahalbideratzen zen. Canon-ek ez zuen hori ondo hartu eta software berrizteei esker gerora blokeatzea lortu zuen.

Une horretan Blackmagic Design nabarmentzen hasi zen, kolorea zuzentzen aritutako enpresa honek 1.000 euroko kostua zuen eta bestelako arazorik gabe RAWen grabatzea ahalbideratzen zuen Blackmagic Pocket merkaturatu zuenean. Garai berean Sony hasi zen bideoko funtzio egokituak zituzten tamaina konpaktuko kamerak aurkezten. Jendea ontzitik ihesean zebilen. Canon ez egiguzu iruzur egin, diru gehiago nahi zenuen, eta kalitatezko grabazioak zinegile dirudun elite batentzat bakarrik mugatu nahi zenituen.

Kritika hori alde batera utzita, Canon-ek dakarren softwarearekin RAWen lan egiten saiatu naiz. Gaur egun ez du ondo funtzionatzen: programazio ikasketen lehen mailako ikasle baten parekoak sortutako erabiltzaile interfacea, eta kafea hartzera jaisteko moduko abiadura.

Ulertzen dut garapen prozesuan egotea eta oraindik ‘work in progress’ aritzea, baina gogoan dut orain dela urte gutxi Blackmagic Design-eri barre egiten zeniotela akats guztiak ezabatu gabe kamerak merkaturatu ateratzen zituztelako; zuek orain egoera berdinean zaudete.

Ondorio gisa

Ez dago kamera perfekturik, baina honako hau gure laguna izan daiteke. Kamera arina da, bizkorra da, Gimbals-ekin bat datorrena, mikrofonoentzako XLR sarrerak ditu, helduleku ergonomikoa, serieko monitore eta bisorea, eta diseinu polita. Gozatu dut bera erabilita grabatzen, eta ez dago zalantzarik Canon ahalegindu dela galdutako denbora berreskuratzen. Etorkizunean, RAW benetazkoa izango denean eta kameraren workflow-a egonkorra, merkatuko kamera onenetakoa izango da.

[/vc_column][/vc_row]