Ingurumenarekiko kontzientziatzeko ariketa zirraragarria
Txundituta utzi nau ikus-entzunezko lan honek. Story-tellinga oso hunkigarria da, argazkia ezin hobeto zaindua dago eta lortzen du balio ekologikoak sinesgarritasun handiz transmititzea. Arri Amira kamararekin grabatuta dago, Canon Cinema Primes optikekin.
Maria from Willow Creative on Vimeo.
Zuhaitza bizitza da, zuhaitzik gabe ez dago ezer, hori Malawin (Afrika) jaiotako Mariak oso ondo daki. Aitak erakutsi zion zuhaitzak maitatzen. 8 urterekin monja katolikoen barnetegi batera bidali zuen aitak. Maria monja sartu zen eta 32 urte zituela, bere ama hitzear zela, bere herrira bueltatu zen. Herrira bueltatzean dena aldaturik zegoela ikusi zuen, negargura handia sartu zitzaion.
Gainpopulazioa, ikusmen laburreko ekonomia eta errekurtso naturalen administrazio ezaren ondorioz lurra deuseztatua izan zen Malawin. Eta deforestazioak eta lurraren suntsiketak gosete izugarria ekarri zuten Malawira.
Mariak garbi zeukan zer zen egin behar zutena: zuhaitzak landatu.
Mariaren historia hunkigarria da. Willow Creative enpresak ekoiztu du eta argazki zuzendaria Bjorn Amundsen izan da.
Datu teknikoak:
Kamera: Arri Amira
Optikak: Canon Cine Primes