PRIMERAN plataforman Artemaneko bi dokumental

Istorioak kontatu behar dira, ahots eta irudien bitartez. Eta soilik horrela beren lekua aurkitzen dute. Sugerenteak. Gureak egiten ditugu. Bakoitzak soilik berak dakien modura. Artemanen, komunikazioak eraldatzeko, pertsonen bihotzetara iristeko eta pentsarazteko duen indarrean sinesten dugu. Gaur, beste urrats bat eman dugu bide horretan, PRIMERAN plataforman Artemanek ekoiztutako bi dokumental ikusgai daude dagoeneko. Horietako bakoitzak merezi du ikusi eta entzutea, errealitate ezberdinetara irekitako leihoak dira. Ez dira ikus-entzunezko piezak bakarrik; topaketak, galderak, begiradak, gelditzera gonbidatzen gaituzten pieza erakargarriak dira.  

Gure etxean istorio sortzaileak kontatzea gustatzen zaigu, ikuslearengana zuzenean iristen diren istorio horiek, batzuk sakonagoak eta beste batzuk ez horrenbeste, gaur egungo entretenimenduaren parte direnak. 

Opari bat dira zuretzat. Artemanek ekoiztutako bi dokumentalak PRIMERAN plataforman ikusgai, alegia, euskarazko eta euskal streaming plataforman. Guretzat ohore bat da, mimoz eta tentuz eraikitako proiektuak. Eta plataforma honek euskal edukia denon esku edukitzeko aukera eskaintzen digu.

Komunikazioaren mundu honetan, askotariko gaiak jorratu daitezke… nahiz eta kontrajarriak izan. Alde batetik ‘Mendian hil, hirian hil’ dokumentala ikusgai duzue. Oroitzapenari eta itxaropenari buruzko produkzioaz gozatu dezakezue. Dokumentalak heriotzarekin dugun harremanaz ikuspegi sakona eskaintzen digu, mendian eta hirian, maite ditugun pertsonen desagerpenaz, familien ikuspegiaz, askotariko iritzi eta ekarpenak eskaintzen ditu. Oroitzapena, sufrimendua, galera, dolua eta itxaropena.

Proiektu honen bidez, hainbat gai aztertzen dira. Horien artean, heriotza, galerak eragindako mina, sufrimendua gainditzea eta bizitzen jarraitzen dutenen etorkizunerako itxaropena. Dokumentalak Himalaia mendikateko irudiak biltzen ditu, horietako batzuk EITBk utzitakoak, eta Irizar, Oroilore eta LABORAL Kutxa enpresen finantzazioa izan du. Doluari buruzko trilogia baten parte da, eta nabarmentzen du, adina edo lekua alde batera utzita, denok nahi genukeela hil bizitzan gehien maite izan dugun lekuan.

Aldi berean, Gaizka Toqueroren dokumentala ere ikusgai dago jada, euskal futbolean aztarna ezabaezina utzi zuen aurrelari gasteiztarrak, lorpenez betetako ibilbide baten ondoren zintzilikatu zituen futboleko ´botak´. Belauneko lesio mingarri batek eraginda, bere ibilbidea eten zuelarik. Athletic Cluben eta Deportivo Alavesen egindako ibilbidea maitasunez gogoratzen dute zaleek, ez bakarrik bere golengatik, baita bere lan nekaezinagatik ere. 

Dokumentak, bere bizitzako momentu hunkigarriak gogora ekartzen ditu, Ariznabarran egin zituen lehen urratsetatik Zaragozan egin zuen agurreraino. Joaquin Caparros, Antonio Mateu Lahoz, Jose Bordalas eta Athletic, Alaves, Eibar eta Zaragozako taldekide eta entrenatzaile askoren ahotsen bidez, futbolariaren atzean dagoen pertsonaren ikuspegi hurbila eta zintzoa erakusten da.

Toqueroren ibilbideari buruzko hausnarketa izateaz gain, jokalari gisa definitu zuten esfortzuaren, pasioaren eta sakrifizioaren ospakizuna da. Argi dago futbolzaleentzat eta bere legatuari buruz gehiago jakin nahi duten guztientzat gomendatutako ikus-entzunezkoa dela. Gainera, euskaraz ikusgai dago, Vocie over teknika erabilita testigantzaren oinarrizko hizkuntza eta ahotsa mantenduz.

Amaitzeko, dokumental hauen bidez, gogor jotzen duten istorioak partekatu nahi ditugu, aztarna uzten dutenak eta, batez ere, komunikatzea, funtsean, zaintzeko modu bat dela gogorarazten digutenak. Hauek sentitzera gonbidatzen zaitugu, elkarrekin kontakizun bat eraikitzen jarraitzera, emozioak eta sormenak beti leku bat izan dezaten. Guk proiektu desberdinetan lan egiteko aukerak izatea balorean jartzen dugu. Era berean, sormen narratiba desberdinak zein istorio bakoitza hamaika bide desberdinetan kontatzeko aukerak bilatuz.