HUMAOFFON. Hitz berri bat mundu berri baterako.

Garbine Beitia/

Aste honetan Mr Branding gisa ere ezaguna den Andy Stalman-en bideo batzuekin topo egin dut eta horien edukiek bete naute. Oso modu zuzen eta pedagogikoan Stalmanek galdera honen inguruko hausnarketa egiten du: Internet gu gizaki gisa aldatzen ari da? Zuekin partekatzeko interesgarria iruditu zait eta ideia nagusiak jasotzeko lerro batzuk idatzi ditut.

HUMAOFFONeko 5 gai garrantzitsuenak:

1- JAIOTZA

Benetako galdera garrantzitsua hau da: gizarte smartphocentrico hau da eraiki nahi dugun mundua, teknologia digitalari azalekoagoak egin izana leporatzen diona, nahiz eta teknologiak gure berezko azalekotasuna, egunero elikatzen duguna, handitu besterik ez duen egin?

Teknologia berez apartekoa da; inoiz irudikatu ez genuen bezalako aurrerapena ekarri du.

Baina non jartzen dugu muga? Dena gezurra da? Guztiok gara edukien sortzaile eta elkarbanatzaileak. Hain garrantzitsua da uneoro elkarbanatzen aritzea eta unean unekoa bizitzeari uko egitea?

 

2- ALDAKETA

Gauza gutxi daude aldaketak gure egin, ulertu eta onartzea baino gehiago kostatzen zaizkigunak. Baina aldaketa aspaldi heldu zen. Desberdintasun nagusia da aro digitaleko protagonistak gu garela. Ez gaude aldaketa aro baten aurrean, aro aldaketa batean baizik.

On + off line gara. Badira on line jaio eta gerora off line dendak zabaltzen dituzten markak zein alderantzizkoa egiten dutenak ere. Oraindik ere giza interakzioen %90 esparru fisikoan ematen da; horregatik, facebook-en gisako marka digitalak mundu ukigaiean ere iragartzen dira. Online-a offline-an humanizatzen da.

 

3- ENPATIA

Markak bezeroekin lotzeko zein pertsonen artean konektatzeko enpatia, giza gaitasun hori berreskuratu behar dugu. Saldu nahi gaituzten marken uholdearen gainetik ibili ahal gaitezen.

Marka bat ezagutu edo sentitzearen artean desberdintasun handia dago. Bihotzean sentitzen duzun marka batean pentsatu. Zenbat marka sentitzen ditugu egunero? Eta gorrotatu?

1985ean: marka baten balioaren %17 ukiezinek osatzen zuten.
2015ean: marka baten balioaren %87 ukiezinek osatzen zuten.
Ukiezina emozioarekin, pertzeptzioarekin eta balioarekin lotuta dago.
Ikus-eremuaz gain, arlo emozionalean ere konektatzen dakiten markek arrakasta lortzeko askoz aukera gehiago dituzte.

“Markek hirut edo zentzumen gehiagoren, hau da, burmuineko alderdi desberdinen arreta deitzen dutenean… markaren eragina eta berekiko konpromisoa %70 handitzen da” (Marin Lindstrom. Brand senses. 2010.)

 

4- HARREMANAK

Nola harremantzen da marka eta teknologia gizakiarekin.

“Zure markaren alderdi garrantzitsuenetako bat da pertsonekin nola harremantzen den”.

Zer ari da gertatzen teknologia gure eskutik baino gure gainetik pasatzen ari denean? Teknologiak harreman bat arriskuan jarri dezake edo, aldiz, indartu dezake. Harritzeko gaitasuna galdu dugu, hunkitzeko, bizitzak dituen gauza zoragarriei beha egiteko. Bazkaldu, afaldu eta oheratu egiten gara smartphonearekin aritzen garela. Zer ari da gertatzen egunerokoan familia, enpresa, koadrilatan…?

Teknologiak ez gaitzala kontrolatu. Teknologiaren erabilera egokia egin dezagun. “Erreminta digitalak ere erremintak dira, bitartekoak. Helburua pertsonak dira”. 

 

5- HAZKUNDEA

Horregatik uste dut hazi behar garela, ez ‘like’-etan ezta bihotzetan.

Brandingaren eta marketingaren etorkizuna pertsonala da, pertsonetan datza, pertsonalizazioan. Harremana humanizatu dezagun.

“Gauza bakarra aldatzen da, pertsonak (emozioak)”.

Teknologia oso onuragarria da familia hurbilago izateko, bizitzak salbatzeko, arazoei konponbidea emateko. Artea, kultura eta ezagutza zabaltzeko ere.

Pertsonek ahazten dute esaten zaiena, baina ez nola sentiarazten zaien.